No hay conexión a internet
  1. Home
  2. Iruzkinak

Comments for https://gedar.eus/langilezientzia/kapitalaren-mintegia/kapitalaren-mintegia-7-saioa

Por system2020-11-09 22:18:42.419Z
  • 3 comentarios
  1. M
    Mattin2020-11-09 22:18:42.749Z

    Kaixo!

    Hasteko zorionak, mintegi hauen laburpenak egiteko zein web orriak berak dituen lanak egiteko denbora eta konpromezua hartzen duzuen militante guztiei! Bejondeizuela!

    Laburpen zorrotzak eta landuak ari dira izaten. Beraz eskerrik asko.

    Iruzkin honen arrazoira pasaz, besterik gabe XVI. kapituloko laburpenean gainbalio tasa-ren formula adierazteko marx-ek erabiltzen dituen forma ezberdinen esposaketan, azkenengo formula gaizki agertzen dela jakinarazi nahi nuen. Hau da, "Ordaindu gabeko lana (gaibalioa) / ordaindutako lana (beharrezko lana)" beharrean, alderantziz agertzen da.

    Bestalde, XV. kapituluko A ataleko 1. legearen formulazioa gaizki dagoela esango nuke, orden horretan formulatzeak interpretazio okerretara eramaten baikaitu. Hau da, formulazio horrekin; iraupen-aldaketarik jasan ez duen lanaldi batek, lanaren produktibitatea aldakorra den egoera batean, balio produktu berdina ekoizteaz gain, ekoitzitako produktuen kantitatea eta prezioa berdin mantentzen dela irudikatzen da.

    Besterik gabe.

    Eskerrik asko.

    1. AAitor2020-11-12 22:19:16.650Z

      Kaixo Mattin!

      Mila esker ekarpenengatik! Lehena jaso dut, hau da, ordaindu gabeko lana eta ordaindutako lanaren arteko erlazioa zuzendu dut, pdf-an ikus daitekeen bezala.

      Bigarren ekarpena ere zuzena da, baina oraindik ez dut jaso. Izan ere, jatorrizko testuarekiko fideltasuna zaintze aldera, aipatutako atala irakurri behar dut modu egokian formulatu ahal izateko. Aldaketa jaso bezain laster konfirmatuko dut bide honetatik, irakurleek jakin dezaten, eta gaizki ulertuak saihesteko.

      Ondo izan!

      1. AAitor2020-11-29 12:41:03.242Z

        Kaixo!

        Kosta zait honekin jartzea baina zuzendu egin dut aipatu parrafoa.